144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CINTRUENIGO

Lehen aldaketak Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontuan lehen aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntzak: 3.625,00 euro.

Kreditu bereziak: 10.565,49 euro.

Guztira: 14.190,49 euro.

-Finantzaketa.

Diruzaintzako gerakina: 14.190,49 euro.

Guztira: 14.190,49 euro.

Cintruenigon, 2008ko azaroaren 3an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0816825