144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

FALTZES

Aldaketa 2008ko plantilla organikoan

Udalak, 2008ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, 2008rako aldaketa hasiera batean onetsi zuen, plantilla organikoan, Faltzesko lantegi eskolari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2008ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0816610