144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eginkizunak buruordearen esku uztea

Arratoz Ur Mankomunitateko buruak, Juan José Layana Barber jaunak, ebazpen hau eman zuen 2008ko urriaren 22an:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuko 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantzia betetzerik ez duenean; era berean, ordezko arituko dira kargua hutsik dagoenean, harik eta alkate berriak jabetza hartu arte.

Mankomunitateko organoen eskumena eta eskudantzia arautzen dituzte Mankomunitatearen Estatutuek eta 1995eko 100. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 11n, argitaratu ziren. Haien VI. kapituluari jarraikiz:

Oporrak direla bide, udalerritik kanpo ibiliko naizenez 2008ko urriaren 30etik 2008ko abenduaren 4ra arte.

Ebatzi dut:

-Mankomunitateko buruaren eginkizunak Tomasa Iriarte Napal buruordearen esku uztea 2008ko urriaren 30etik abenduaren 4a arte, egun horietan Mankomunitatearen egoitzatik, Ezkaroztik, kanpo egoteagatik.

-Ebazpen honen berri ematea Tomasa Iriarte Napal buruordeari eta erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ezkarozen, 2008ko urriaren 22an.-Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0816501