144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako trafikoari buruzko udal ordenantzaren 32. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2008ko urriaren 31ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako (Nafarroa) trafikoari buruzko udal ordenantzaren 32. artikulua aldatzea, bigarren parrafoa berridatziz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2008ko azaroaren 4an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0816831