144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako HAPOko aldaketa puntuala, Huertas Mayores etorbideko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxearen hezkuntza eta kirol erabilerari dagokiona

Osoko Bilkurak 2008ko irailaren 30ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zen Tuterako HAPOko aldaketa puntualaren proiektua, S.G.U.P. 3 Z-11rentzat (eremu librea eta parkeak) eta U.E. 37. A.R. 7B delakoan (kirol hornidura) sartutako batzuentzat ezarritako erabilerei buruzko egiturazko antolamenduaren determinazioari dagokiona. Indarra duen planeamenduan ezarritako erabilerak aldatzea proposatzen du, eta hezkuntzarako zein kirolerako erabilerak sartzea haur eta lehen hezkuntzako ikastetxerako Huertas Mayores etorbidean. Javier Arricibita Antoñanzas jaunak sustatu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua ordezkatuz. Orobat, espedientea hilabetez jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago (Hirigintza, 4. solairua), aztertu nahi duenaren esku, egokiak iruditzen zaizkion alegazioak idatzita aurkez ditzan Udalaren Erregistro Orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko urriaren 28an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0816529