144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

2009ko ordenantza fiskaletako aldaketa eta karga-tasak. Onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuretan, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.1. 2009ko ekitaldiko zerga-tasak eta lurren prezioak onestea.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2821.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000.

-EIOZ: %3,1.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren udal indizea: %1,40.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren indizeak eta karga-tasak:

.Batetik bortz urte bitarte: 2,4.

.10 urte bitarte: 2,1.

.15 urte bitarte: 2,0.

.20 urte bitarte: 2,0.

-Karga-tasa: %8.

-Udalaren lurren salmenta:

B) Nekazaritzako poligonoa: 11,46 euro/metro koadroa.

1.2. Zerga tasak eta lurren prezioak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

2.1. Hasiera batean onestea aldaketa prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten eta I. eranskinean agertzen diren ordenantza fiskaletan.

2.2. Ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdun bidezkoek espedientea aztertu eta beren eskubideen alde komenigarri diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, eta espresuki ohartarazten da ezen, epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, horiek behin betikoz onetsirik geldituko direla.

I. ERANSKINA

Tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketa

1.-Legarra, harea eta eraikuntzako bertzelako gaiak udalerri honetako herrilurretan ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

2.-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.-Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egitea arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina

4.-Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza.

5.-Hilerriko zerbitzuak eta jarduketak eta hilerriarekin ikusteko duten bertze udal zerbitzu batzuk egiteko tasak.

6.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

7.-Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala

8.-Estolderiaren ordenantza fiskala.

9.-Urez hornitzeko ordenantza fiskala.

Azkoienen, 2008ko urriaren 31n.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0816633