144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

199/2008 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologo izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatzen dituena eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, uztailaren 17an emandako 120/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologo izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 94. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 25ean emandako 166/2008 Ebazpenaren bidez, deialdiko 6.2 oinarriaren testua aldatu zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 25ean emandako 165/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2008ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezko da horiek izendatzea.

Azkenik, 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, oposizioaldiko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adierazi behar dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologo izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Langileen Batzordeak proposaturik, bera ordezkatzeko, Javier Barinaga Adrián jauna mahaikide titular izendatzea eta Laura Jiménez Díaz andrea, ordezko.

3. Oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko otsailaren 9an, igandearekin, eginen dela adieraztea, goizeko 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 012 gelan (Arrosadiko campusa, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan. Hori dena behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 11n.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ALBA DE BAYA, ROSALÍA LUZ

AMATRIA GAINZA, EUGENIO

AMIGORENA MANZANOS, JOSEBA

ARTZELUS ABADÍA, ITZIAR

ASTRÁIN AZCONA, ABEL MARÍA

BARÁIBAR ECHEVERRÍA, BEATRIZ

BERRADE ADOT, ANA MARÍA

CABRERIZO ERLANZ, FRANCISCO JAVIER

CALVO MATEO, LAURA

CHÁVARRI ANCÍN, ANA CARMEN

CILVETI GOÑI, DAVID

CUARTANGO ACHA, IZASKUN

DOMÍNGUEZ GARCÍA, SARAY

ELÍA SOTERAS, GUREA

ESPARZA FERNÁNDEZ, IGNACIO

ESPARZA GARAYOA, EDURNE

ESPINOSA OCHOA, FRANCISCO JAVIER

GAMBOA RAMOS, LEIRE

GAMBRA GARCÍA, MARÍA ARANZAZU

GARCÍA HUEDA, GARIKOITZ

GARCÍA USTÁRROZ, CRISTINA

GOENAGA RUIZ DE ZUAZU, MARÍA

GOIENAGA OTAZU, LOREA

GONZÁLEZ ERANSUS, RAQUEL

GUEMBE PROVEDO, LAURA

HERNÁNDEZ OCHOA, DAVID

HUALDE ARANDA, MAITE

IBARROLA LOSTALÉ, MARÍA

IRIGOYEN BARRIUSO, AITOR

IRIGOYEN SORIA, INMACULADA

IRISARRI GONZÁLEZ, KARMELE

JABAT TORRES, EDURNE

JUANARENA PÉREZ DE AZPEITIA, CELIA

LALINDE GARCÍA, JOSÉ LUIS

LARRAGUETA BERROETA, MAITE

LASHERAS RUIZ, RUBÉN

LIZARRAGA AMÓSTEGUI, MARÍA VICTORIA

LIZARRAGA ECHECOLENEA, ANA ISABEL

LÓPEZ PAGOLA, ANDREA

LUQUE BORGE, MARTA

MARTÍN-LUNAS GORRITI, LUIS IGOR

MASO CABEZÓN, MARÍA ESMERALDA

MAZQUIARÁN REYES, ALAZNE

MERINO NAPAL, BLANCA ESTHER

MUÑOZ ARRIETA, MARÍA OLATZ

OCHOA ASA, MARÍA VICTORIA

PASCUAL ZARATIEGUI, INMACULADA

PEÑA RODRIGO, DAVID

PÉREZ ESÁIN, ERNESTO MANUEL

PINILLOS ESTÉBANEZ, LAURA

RODRÍGUEZ SANTOS, FÁTIMA

RUIZ DE ARCAUTE URCELAY, ASIER

RUIZ PÉREZ, SUSANA GORETTI

SÁENZ VILLAMAYOR, MAIDER

SANDOVAL INCHAURRANDIETA, UNAI

SANZ TOLOSANA, ELVIRA

SARASATE GARCÍA, JOSÉ

SESMA CARLOS, MARÍA DOLORES

SIERRA HERNANDO, JOSÉ MARÍA

SOTO AHECHU, SARA

URMENETA VARONA, IDOIA

YOLDI IDOY, FRANCISCO JAVIER

ZALDUENDO ARRÓNIZ, MARÍA NIEVES

ZAMORA GARCÍA, ALICIA

ZUFÍA ARBILLA, MAITE

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez daukatela osorik ez frogatzeagatik:

BEORLEGUI NICUESA, BEGOÑA

MAZAGATOS CARRASCO, BEGOÑA

Tasak pagatu dituztela ez frogatzeagatik:

ZABALETA TELLERÍA, OLATZ

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

IGOA OYARBIDE, ERKUDEN

SILVA VERGARA, JAVIER

Eredu ofizialaren araberakoaz besteko eskabidea aurkezteagatik:

NOCETTI, CARINA ROXANA

-Igoera txanda

Onartuak:

ABETE BARTOLOMÉ, MARÍA DEL CORO

ARANGUREN EGAÑA, MARÍA ESTHER

BARACE DE CARLOS, JESÚS ANTONIO

DUCAY SABANDO, MARGARITA

GARCÍA CASTELLANO, MARÍA PILAR

GIL IPAS, FERNANDO

MARTÍNEZ DE LIZARRONDO ARTOLA, ANTIDIO

MUNÁRRIZ NUIN, ESTEFANÍA

MURILLO ECHARTE, RAFAEL

PALACIOS OSAMBELA, JULIO

PÉREZ VILLANUEVA, LAURA RUFINA

RUESTA OZCOIDI, ANA MARÍA

SAGASETA LÓPEZ, MARINA

Baztertuak:

2.1.2 oinarrian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik edo ez frogatzeagatik:

GAMBRA GARCÍA, MARÍA ARANZAZU

Iragarkiaren kodea: F0817257