143. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Zergen, tasen eta prezio publiko nahiz pribatuen eta dagozkien ordenantzen 2009rako aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2008ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Ondotik ematen diren karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak, hau da, entitate honek onetsitako ordenantza fiskalen pean ez dauden zergei dagozkionak, salbu eta Trakzio mekanikoko ibilgailuen gainekoa, lege beraren 162. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

a) Hirilurren ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2578.

b) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %17,10.

BALIOAREN IGOERA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

URTEBETETIK 5 URTERA 10 URTE BITARTE 15 URTE BITARTE 20 URTE BITARTE

%2,94 %2,60 %2,37 %2,37

2. Onetsitako karga-tasak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ediktuak paratzea entitate honetako iragarki-oholean; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 59.6.a) artikuluarekin bat. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz, errekurtso hautakoren bat jar daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta ondoko hilabetean.

3. Hasiera batean onestea Lizarrako Udaleko ordenantza fiskaletako aldaketak, erabaki honi erantsitako dokumentazio administratiboan jasotzen denari jarraituz.

4. Ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenari dagokion espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez daitezen; horretarako, behar den iragarkia argitaratuko da bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Udalaren iragarki oholean. Iragarki horretan ohartaraziko da ezen erabakia behin betikoa bilakatuko dela erreklamazio, kexa edo oharrik jasotzen ez duten aldaketei dagokienez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan.

5. 2009ko ekitaldiko ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenaren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin da errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Dena den, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluari jarraikiz, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzakete, prozedura amaitzen duen ebazpenean kontuan hartuak izan daitezen.

6. Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra. Ohartarazen daordenantza fiskaletako aldaketen testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko dela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

7. Erabaki hau igortzea Kontu-hartze Zerbitzuari eta Udal Idazkaritzari, hura betearazteko behar diren tramiteak bultzatzeko; eta dagokion espedienteari atxikitzea.

ALDATZEN DIREN ORDENANTZA FISKALAK

-Luxuzko gastuen gaineko zerga: bingo jokoa.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Autotaxien, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuen eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharrekotzat sailkaturiko jardueretarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udal ordenantza eta erabakietan ezarritako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua egiteko eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

-Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldeetan barna ibilgailuak sartzeko tasak eta aparkaleku esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako bidea erreserbatzekoak arautzen dituen ordenantza.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Udalaren hilerriko kontzesioen tasak arautzen dituen ordenantza.

-Hiriko eremu publiko batzuetan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa eta horri dagokion tasa arautzen dituen ordenantza.

-Autobus geltokiko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.

-Etxez etxeko laguntzako udal zerbitzuak emateko prezio publikoak.

-Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan inskripzioa eta matrikula egiteko prezio publikoak.

-"Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan inskripzioa eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak.

-Gazte eta emakumeendako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.

-Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak.

-Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bertzelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak

-Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua ematearen truke ordaindu beharreko prezio publikoak.

Lizarran, 2008ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0817029