143. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

198/2008 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Urtarrilaren 29ko 8/2007 Foru Dekretuaren bidez (2007ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 7koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2007ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi da. Bertan ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) ageri da, funtzionario araubidekoa eta B mailakoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1. artikuluan xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak betetzeko, lanpostu hori lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian sartu zen. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 5ean emandako 168/2008 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2008ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 27koa) eta bete gabe utzi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailaren martxoaren 26ko 516/2008 Ebazpenaren bidez.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta aipatu Langileen Estatutuaren 33.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezko da lanpostu hori sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzea eta deialdiaren oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea. Lanpostua funtzionario araubidekoa eta B mailakoa da, plantillan 68808 zenbakia du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari atxikita dago eta zerbitzu zentraletan du destinoa.

2. Hautapen prozesu honen garapenetik sortutako gastuak indarra duen gastuen aurrekontuko "Oposizioetako epaimahaietako kideentzako eskersariak" izeneko 040005 03500 2330 921300 kontu-sailaren kargura ordaintzea.

3. Orobat, deialdiaren oinarriak onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko azaroaren 10ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 198/2008 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitatearen eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 10ean emandako 198/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

OINARRIAK

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da ingeniari tekniko izateko lanpostu bat (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzea. Lanpostua funtzionario araubidekoa eta B mailakoa da, plantillan 68808 zenbakia du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari atxikita dago eta zerbitzu zentraletan du destinoa.

1.2. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Sartzeko hautapen prozeduraren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko.

2.-Betebeharrak

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak izanda, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Ingeniari teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, laneko segurtasunaren eta industria higienearen prebentzio diziplinetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emandako garapen arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3.-Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 18 euro ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordain-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordain-gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egin den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xedeko lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

-Burua: Nieves Sagüés Sarasa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko burua.

-Ordezkoa: Belén Asenjo Redín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko laneko medikua.

-Mahaikidea: Juan José Minondo Sanz jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Plangintza arloko burua.

-Ordezkoa: Francisco Javier Vitrián Ezquerro jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atal Teknikoko burua.

-Mahaikidea: María Cruz Guergué Gómez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko laneko medikua.

-Ordezkoa: Susana Alvarez Erviti andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko laneko medikua.

-Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.

-Ordezkoa: Víctor Manuel Idoate García jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko medikua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenengo ariketa: teoriko-praktikoa, 100 galderako sorta bati gehienez ere bi orduz erantzun beharko zaio idatziz, eta erantzunen arteko bat bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdi honetako II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Erantzun hutsak zehatu eginen dira.

Bigarren ariketa: teorikoa, 10 galderako sorta bati gehienez ere bi orduz erantzun beharko zaio idatziz. Galderak deialdi honetako II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira eta modu laburrean erantzuteko modukokoak.

Hirugarren ariketa: praktikoa; epaimahaiak deialdiko II. eranskineko gai zerrendatik proposatzen dituen 3 kasu praktiko ebatzi beharko dira, idatziz. Ariketa hau egiteko bi ordu izanen dira gehienez.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehenengo ariketa: 30 puntu bitarte. Erantzun zuzen bakoitzeko 0,30 puntu emanen dira eta oker bakoitzeko 0,10 puntu kenduko.

Bigarren ariketa: 40 puntu bitarte.

Hirugarren ariketa: 30 puntu bitarte. Kasu praktiko bakoitzari 10 puntu emanen zaizkio gehienez.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak. Halaber, baztertuta geldituko dira hirugarren ariketako edozein kasutan 0 puntuko kalifikazioa jasotzen dutenak.

6.5. Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) 2.1.d) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Proposatutako izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

f) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko du (sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa).

7.2.2. Proposatutako izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) 2.1.d) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

Proposatutako izangaiak ezgaitasuna alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzeko baldintzak eta betebeharrak frogatzeko nahitaezko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan ekarri beharko du.

8.-Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izendatuko du, ingeniari teknikoen lanpostu batean aritzeko (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Ebazpen horren bidez lanpostuaren esleipena ere eginen da.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko herrian bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangaiari, funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek prestatuko dira:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko.

9.2. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Hautapen prozesuko ariketak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko.

Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak sartzeko hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazioa aurkezteko:

a) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) 2.1.d) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

Ebazpena eta ukitutako langileen zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean ere (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda onetsiko da eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Proba guztiak gainditu arren, lanposturik eskuratzen ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendaren ordena hautapen prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.

Horren arabera Administrazio Erroan aritzeko prestatzen den zerrenda Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz kudeatuko da.

Halaber, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako organo eskudunei igorriko die, esparru horretako arauei jarraikiz kudea dezaten.

9.3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die sartzeko hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak presta ditzaten.

Zerrenda jasotakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudun guztiek onetsiko dute haien kudeaketa esparruari dagokion aldi bateko kontratazioetarako izangaien zerrenda, 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz. Erabaki hori aipatu erakunde autonomoko osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeari buruzkoa da eta 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Horren arabera osatzen den zerrenda Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatuko du, langileak hautatzeko 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz.

10.-Errekurtsoak

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren eta oinarrien kontra eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko azaroaren 10ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izena: ................................................................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ........... Sorteguna: ................................ Sorterria: ................................... (....................................). Nazionalitatea: ........................................... Egungo bizilekua: .......... (................). Kalea: ................... Posta kodea: ........ Telefonoa: ........... Laneko telefonoa: ..............

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ..............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda (*)

f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda (*)

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiko 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):

f Administrazio-erroa (*)

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*)

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela (*).

f Euskarazko proba egin nahi duela (*).

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen duela (*)

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat har dadila eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, 200..... (e)ko .............................aren ...........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

LEHEN ZATIA

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege-dekretuak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario bilakatu eta funtzionario izatetik gelditzea.

13. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu publikoei buruzkoa: aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legearen mendeko kontratuen definizioa. Administrazio publikoen kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungi edo baliogabetzeko arau orokorrak.

16. gaia.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia. Datuen nazioarteko mugimendua.

17. gaia.-Apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

BIGARREN ZATIA

LEHEN ATALA

Legeria

1. gaia.-Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta horren aldaketak.

2. gaia.-Amatasuna babestea. Aplikatzekoak diren arauak. Haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuak.

3. gaia.-Lanbide eritasunak. Kontzeptua. Sailkapena. Aplikatzekoak diren arauak.

4. gaia.-39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duena.

5. gaia.-171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa jardueren koordinazioari dagokionez.

6. gaia.-485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasun seinaleetarako gutxieneko xedapenak ematen dituena, eta Gida Teknikoa.

7. gaia.-486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena, eta Gida Teknikoa.

556/1989 Errege Dekretua. Eraikinetako irisgarritasuna.

8. gaia.-664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak agente biologikoen eraginpean lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta Gida Teknikoa.

9. gaia.-665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak agente minbizi-sortzaileen eraginpean lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta haren aldaketak eta Gida Teknikoa.

10. gaia.-773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, eta Gida Teknikoa.

11. gaia.-1407/1992 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, norbera babesteko ekipoak Europar Batasunaren barruan merkaturatzeko eta zirkulazio librerako baldintzak arautzen dituena.

12. gaia.-1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, eta haren aldaketak eta Gida Teknikoa.

13. gaia.-1435/1992 Errege Dekretua, azaroarne 278koa, Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua (Estatu kideek makinei buruz dituzten legediak eta haren aldaketak hurbiltzeari buruzkoa) aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

14. gaia.-1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, eta haren aldaketak eta Gida Teknikoa.

15. gaia.-32/2006 Legea, eraikuntza sektoreko azpikontratazioa arautzen duena. 1109/07 Errege Dekretua, hura garatzen duena. 333/07 Foru Agindua eta 170/08 Foru Agindua.

16. gaia -614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoen aurrean babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta Gida Teknikoa.

17. gaia.-Ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretua, lantokian atmosfera lehergarrietatik eratorritako arriskuak jasan ditzaketen langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.

18. gaia.-374/2001, apirilaren 6koa, langileak agente kimikoekin lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta Gida Teknikoa.

19. gaia.-783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, erradiazio ionizatzaileen aurkako osasun babesari buruzko araudia onesten duena.

20. gaia.-413/1997 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, kontrolpeko eremuetan esku hartzeagatik erradiazio ionizatzaileak jasaten ahal dituzten langileen babes operazionalari buruzkoa.

21. gaia.-286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, langileen osasuna eta segurtasuna zaratarekin lotutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa.

22. gaia.-1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, bibrazio mekanikoetatik eratorritako edo erator daitezkeen arriskuak jasan ditzaketen langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.

23. gaia.-396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, amiantoaren eraginpeko arriskua duten lanpostuei aplikatu beharreko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ematen dituena.

24. gaia.-379/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, produktu kimikoak biltegiratzeko Erregelamendua eta bere jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. MIE-APQ-1, MIE-APQ-2, MIE-APQ-5, MIE-APQ-6 eta MIE-APQ-7.

25. gaia.-1066/2001 Errege Dekretua, irailaren 28koa, jabari publiko erradioelektrikoa babesteko baldintzak, emisio erradioelektrikoen murrizketak eta haien aurrean osasuna babesteko neurriak ezartzeko Erregelamendua onesten duena.

26. gaia.-Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/04/EE Zuzentaraua, langileak agente fisikoen eraginpean (eremu elektromagnetikoak) egoteagatik eratorritako arriskuei buruzko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ematen dituena.

27 gaia.-1942/1993 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, suteen aurkako babes-instalazioen erregelamendua onesten duena.

28. gaia.-314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Etxegintzaren Kode Teknikoa onesten duena. Segurtasunaren oinarrizko agiriak eta segurtasun arauak surik piztuz gero.

29. gaia.-1979ko urriaren 24ko Agindua, osasun establezimenduetako suteen aurkako babesari buruzkoa.

30. gaia.-393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena.

31. gaia.-Legionelosiari aurrea hartzeko prebentzio eta kontrol arloko legedia.

32. gaia.-45/2006 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituena.

33. gaia.-135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duena.

BIGARREN ATALA

Kudeaketa

34. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Kontzeptua. Plana osatzen duten elementuak. Prozedurak.

35. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Arriskuak ebaluatzeko prozedura.

36. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Aurrea hartzeko jarduera planifikatzeko prozedura.

37. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Enpresa jarduerak koordinatzeko prozedura.

38. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Obretarako prozedura.

39. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Istripuak aztertzeko prozedura.

40. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Prestakuntzarako prozedura.

41. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Osasunaren zaintzarako prozedura.

42. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Erosketetarako prozedura.

43. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Lan ekipamenduetarako prozedura.

44. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Autobabesteko planetarako prozedura.

45. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Dokumentaziorako prozedura.

HIRUGARREN ATALA

Segurtasuna

46. gaia.-Lan istripua. Definizioa. Kausazko eredua. Prebentzioaren onurak. Ikerketa eta azterketarako teknikoak. Jakinarazpena.

47. gaia.-Osasun etxeak autobabesteko planak. Egitura, antolaketa, jarduteko prozedurak.

48. gaia.-Osasun etxeak autobabesteko planak. Babes aktiborako sistemak.

49. gaia.-Osasun etxeak autobabesteko planak. Babes pasiborako sistemak.

50. gaia.-Altuerako lanetako arriskuen prebentzioa.

51. gaia.-Toki itxietako lanetako arriskuen prebentzioa.

52. gaia.-Substantziak eta prestakinak erabili eta biltzea. Etiketak jartzea. Segurtasun datuen fitxa.

LAUGARREN ATALA

Higienea

53. gaia.-Industria higienea. Oinarrizko kontzeptuak. Orokorrean jarduteko metodologia industria higienean. Kutsatzaile fisiko, kimiko eta biologikoak.

54. gaia.-Agente kimikoak. Ukipenaren ebaluazioa.

55. gaia.-Agente kimikoak. Prebentzio neurriak.

56. gaia.-Agente fisikoak. Zarata. Ezaugarri orokorrak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

57. gaia.-Agente fisikoak. Bibrazioak. Ezaugarri orokorrak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

58. gaia.-Agente fisikoak. Giro beroak. Ezaugarri orokorrak. Indizeak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

59. gaia.-Agente fisikoak. Giro hotzak. Ezaugarri orokorrak. Indizeak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

60. gaia.-Agente fisikoak. Erradiazio ez-ionizatzaileak. Ezaugarri nagusiak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

61. gaia.-Agente fisikoak. Erradiazio ionizatzaileak. Ezaugarri nagusiak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

BOSGARREN ATALA

Segurtasuna eta higienea osasun arloan

62. gaia.-Osasun arloko agente kimiko berariazkoak. Arriskuak, ebaluazioa, osasunean dituzten eraginak, prebentzio neurriak.

63. gaia.-Erradiazio ez-ionizatzaileen arriskuak osasun arloan.

64. gaia.-Agente biologikoen eraginpean egotearen arriskuak osasun arloan.

65. gaia.-Agente biologikoen eraginpean egotearen arriskuak albaitarientzat.

66. gaia.-Osasun arloko laborategietako segurtasuna eta higienea.

67. gaia.-Anatomia patologikoaren zerbitzuetako segurtasuna eta higienea.

68. gaia.-Operazio geletako segurtasuna eta higienea.

69. gaia.-Esterilizazio zerbitzuetako segurtasuna eta higienea.

70. gaia.-Ospitaleetako mantentze-lanen zerbitzuetako segurtasuna eta higienea.

71. gaia.-Ospitaleetako sukaldeetako segurtasuna eta higienea.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera jorratu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: F0817520