142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXAURI

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2008ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarrean 2/08 aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 219. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Etxaurin, 2008ko urriaren 29an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0816479