142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARINDAO

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Barindaoko Kontzejuak, 2007ko ekainaren 26an egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

a) Barindaoko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra onestea hasiera batean, 2007ko ekitaldirako, 138.228,89 euroko gastuak izanen dituena, hasierako aurreikuspenen arabera.

b) Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia herriko iragarki oholean argitaratu ondoan, interesdunei egoki iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindaon, 2008ko urriaren 20an.-Kontzejuburua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0816567