142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

27/2008 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko irailaren 22ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 27/2008 espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa. Hori, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

Iragarkia 2008ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 10ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214,2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona zehaztuta behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

-Gastu goititua:

1. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.500 euro.

Gastu goititua, guztira: 2.500 euro.

-Gastu beheititua:

1. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.500 euro.

Gastu beheititua, guztira: 2.500 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0816570