142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko urriaren 15ean egin bilkuran, deialdia onetsi zuen Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea.

1.2. Izendapenak udal enplegatu finko bihurtuko du izendatua jabetza hartzen duenetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta sartuko da, araubide horretan aurreikusitako babesean.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legean E mailarako ezarritako oinarrizko lansarien parekoak izanen ditu lanpostuak. Horretaz gain, bereak izanen ditu Mankomunitatearen plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.4. Izendatuen lan eta eginkizunak, Mankomunitatean sartutako udalen mugapean burutu beharrekoak, deialdiaren kategoriari dagozkionak izanen dira; aipatzeko baino ez, honako hauek:

a) Mankomunitatearen antolamendua dela eta, bakoitzaren antolaketa politiko-administratiboan zein elkartuan laguntzea (ahots publikoa, jakinarazpen administratiboa eta abar).

b) Lorezaintza (arbolak eta lorategiak kimatzea eta haien mantentze lana eta abar).

c) Herriguneak egunero garbitzea.

d) Mantentze lana eta garbiketa udal eta kontzejuen eraikinetan (herriko etxeak, eskolak, osasun kontsultategiak etab.).

e) Udal eta kontzejuen instalazioetako mantentze lana eta garbiketa (herriko argiak, ur biltontziak eta haien klorazioa, hilerriak, igerilekuak, kirol instalazioak, herriko bideak eta abar).

f) Udal eraikinetako instalazioen funtzionamenduan sortutako edozein gorabeheraren berri ematea Mankomunitateko udalei.

g) Landa ingurunea zaintzea.

h) Jai ekitaldi ofizialak prestatu, garatu eta bukatzea.

i) Edozein eratako udal zerbitzuak ematea; gainera, Mankomunitateak beren bizkar utzitakoak; betiere, beren eskumen, maila eta kategoriaren barrenean sartzen badira.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Mankomunitateak edozein momentutan alda dezake.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Proba honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; bestela, ahaidetasun harremana izatea maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Halaber, Europar Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuko pertsonak izatea, hau da langileen zirkulazio librearen barrenean.

b) Hemezortzi urte izatea, gutxienez, eta hirurogeita bost, gehienez.

c) Gutxienez, eskola ziurtagiria edo baliokide bat izatea; bestela, hura edukitzeko egoeran izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta administrazio publikoaren zerbitzutik baztertua ez izana zehapen espedientearen bitartez.

f) B-1 motako gidabaimena izatea.

3.-Eskabideak.

3.1. Itzaga Administrazio Zerbituen Mankomunitatearen Erregistroan, Urrotz Hirian, aurkeztuko dira eskabideak, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean, azken eguneko 15:00ak baino lehen. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira; haietan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko agiriak, edo, horrela egiaztatzea ezinezkoa denean, baloratzea nahi dituen titulu, frogagiri eta bertzelakoen kopia kautotua edo fotokopia (kautotu ahal izateko jatorrizko agiriarekin batera aurkeztu beharrekoa).

c) Curriculum vitaea eta baremoan alegatu nahi dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotuak, erantsiko dituzte izangaiek.

d) Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen kontu korrontean 6 euro ordaindu izanaren agiria, azterketa eskubideak izateko. 2054 0100 81 9133895670 zenbakia du kontuak eta Nafarroako Kutxak Elon duen sukurtsalean irekita dago. Bertzenaz, eskudirutan, Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz Hirian.

Probetan parte hartzetik behin betikoz baztertzen diren izangaiei bakarrik itzuliko zaizkie azterketa eskubideak. Horretarako, ofizioz eginen da itzulketa.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Hala ere, eskabideak aurkezteko finkaturiko azken eguna jaieguna bada, epea hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bururaturik, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Horrekin batean probak hasteko eguna ere argitaratuko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Javier Eslava Armendáriz, Ibargoitiko Udaleko alkatea eta Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Alejandro Cortés Jiménez, Itzagaondoko alkatea.

1. mahaikidea: Fermín Julián García Gobeo, Urrotz Hiriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Antonio San Miguel Jiménez, Untzitiko Udaleko alkatea.

2. mahaikidea: Rosario Tirapu Iguelz, Eloko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Amaia Ekisoain Gorriz, Lizoainibarko Udaleko alkatea.

3. mahaikidea: D.ª Blanca Ollo, Cederna-Garalurreko teknikaria.

Ordezkoa: Cederna-Garalurrek izendatu beharreko teknikaria.

4. mahaikidea: Valentín Lara Echechipia, Itzaga Mankomunitateko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikide idazkaria: Jorge Miguel Reta Pascal, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria, edo legez bere ordezkoa dena.

5.2. Mahaikideak eta haien ordezkoak nor diren, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertuko dira 4,1. oinarrian aipatutako ebazpenarekin batean.

5.3. Mahaikideak abstentzio eta errefusatze kasuei daude loturik, 30/92 Legearen 28 eta 29. artikuluetan aurreikusi bezala.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen agertu gabe.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.6. Epaimahaiaren ebazpenak lotesleak dira administrazioarentzat, baina honek berrikusten ahal ditu 30/1992 Legearen 102. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izaten ahal du proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari haietan bakarrik emanen diote laguntza.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen zerrendaren onespenarekin eta argitaratzearekin batera zehaztuko da lehiaketa hasteko eguna.

6.3. Gero, epaimahaiak gainerako probak iragarriko ditu, bata bestearen ondoren, erregelamenduek agintzen duten bezala, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzako (Urrotz Hiria) iragarki-oholean iragarkiak paratuz.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, bai jatorrizko agiriak bai behar bezala egiaztatuak erabiliz horretarako. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

7.2. Merezimenduak:

a) Deialdiko lanpostuaren ezaugarri berak edo berdintsuak dituzten lanpostuak:

Administrazio publikoetan: 3 puntu, urte oso bakoitzeko.

Enpresa pribatuetan: puntu bat, urte oso bakoitzeko.

Atal honetan gehienez ere 16 puntu lor daitezke.

b) Eskatzen dena baino maila handiagoko tituluak: gehienez 2 puntu.

c) Prestakuntza ikastaroak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute: gehienez 2 puntu.

7.2 atalean gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

7.3. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

7.4. Lehiaketaldia amaitutakoan, epaimahaiak Mankomunitateko iragarki oholean jarriko du izangaien zerrenda, haietako bakoitzak lehiaketaldian erdietsi dituen puntuekin.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek eginen dira, zein bere probaren barrenean:

A.-Teorikoa.

a) Lehen ariketa: Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herriei buruzko 10 galdera idatziz erantzun beharko dira: haien mugapeak, udalen izenak eta diren herriak, non dauden, herrietako biztanleen kopuru guti goiti-beheitikoa, karriken izena etab. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahal dira (puntu bat, galdera bakoitzeko) eta baztertuak geldituko dira 5 puntu lortzen ez dituztenak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.

b) Bigarren ariketa: aritmetikako 10 problema ebatzi beharko dira. Ezin da kalkulagailurik erabili. Gehienez ere 10 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira, gutxienez ere, 5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Ariketa egiteko denbora izanen da epaimahaiak probaren hasieran zehazten duena, eta gehienez ere bi ordu.

B.-Praktikoa.

Hirugarren ariketa: proba praktiko bat egin beharko da, egin beharreko lanekin loturik, deialdiko 1.4 puntuan adierazi baitira. Epaimahaiak erabakiko du ariketa honen probak egin bakarrean edo gehiagotan egiten diren, baita zenbat iraunen duten ere, ezartzen den edukiaren arabera.

Ariketaren balioa: 50 puntu, eta baztertuak geldituko dira gutienez ere 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. (Proben balorazioa: igeltserotza: 10 puntu; elektrizitatea: 10 puntu; iturgintza: 10 puntu; zurgintza eta pintura: 10 puntu; lorezaintza eta mekanika: 10 puntu).

C.-Elkarrizketa.

Elkarrizketa epaimahaikoekin eginen da. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.

8.2. 8. atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 80 puntukoa izanen da.

8.3. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

8.4. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: Lehen proba (teorikoa), bigarren proba (praktikoa). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

8.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.6. Oposizio-lehiaketaren azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi faseetan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.

9.-Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, jarriko du jendearen aitzinean Mankomunitatearen iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak ariketetan lortutakoak batuko ditu eta zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena eginen du. Izendapena Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Proposaturiko izangaiek ondoko agiriak ekarri beharko dituzte, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.3. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, ezin izanen da lan-kontratua formalizatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.4. 9.3 atalekoa gertatuz gero, Mankomunitateak oinarri honetako 9.1. zenbakian aipatu zerrendan ondotik heldu diren izangaiekin beteko ditu hutsuneak.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautabidea bukaturik, Mankomunitateak proposatutakoak izendatuko ditu, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izan daitezen.

10.2. Izendapen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

10.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horren barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badute, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte eta aurreko oinarrian adierazi bezala beteko dira lanpostuak.

11.-Errekurtsoak.

11.1. Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Aldez aurretik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urrotz Hirian, 2008ko urriaren 13an.-Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zenbakia: .........., sorteguna: .........., sorlekua: ................., bizilekua: ..............., karrika: .............................., zenbakia: ........., solairua: ....., telefonoa: ...... Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Lehiaketaldirako, ondoko zerrendan aipatutako dokumentazioa aurkezten dudala.

Horrenbertzez:

Onartua izan dadila eskabide hau eta, hortaz, baita ni ere Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Urrotz Hirian, 2008ko ............. aren ...... (e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0816485