142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

UHARTE

Izangai onartuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2008ko abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onetsi zen zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2008ko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 1ean.

Erreklamazioetarako epea bukaturik, Alkatetzak, 2008ko urriaren 23ko ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean datorrena, onetsi du, epaimahaikideak izendatu ditu eta oposizioa hasteko eguna finkatu du.

Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Francisco Javier Basterra Basterra, Uharteko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikide idazkaria: Aitziber Juaniz Moriones, Uharteko Udaleko jarduneko idazkaria.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Andoni Muñoz Ruiz, Uharteko Udaleko bigarren alkateordea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Uharteko udal aparejadorea.

Ordezkoa: teknikari aditu bat, izendatzekoa.

Mahaikidea: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Tokia: Uharteko Udala.

Data: 2008ko abenduaren 19a.

Oposizioa hasteko ordua: 10,00.

Uharten, 2008ko azaroaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AZPARREN ARISTIZABAL, JOAQUIN

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0816886