142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 17an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat betetzea, deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen dituzten Eguesibarko Udalaren zerbitzuko plantillako langileen artean eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusia dagoen oposizio-lehiaketa murriztua erabiliz.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoan, Zerbitzu Anitzetako Departamentuari atxikitako zerbitzu anitzetako ofizial lanposturako izendatzen den izangaia C maila edo taldean sailkatuko da eta maila horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aitzin zuen funtzionarioen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Eguesibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bortz urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

d) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako goi mailakoa edo baliokideren bat izatea.

Titulazioaren baldintzaren ordez Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte frogatzea aski izanen da.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Eguesibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Orobat, lehiaketaldian baloratu beharreko agiriak ere aurkeztuko dituzte.

3.2. Eskabideari erantsi beharko zaizkio deialdiaren 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten egiaztagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bururatutakoan, Ogasuneko eta Langileriako zinegotzi delegatuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Eguesibarko Udaleko iragarkien oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bururatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Ogasuneko eta Langileriako zinegotzi delegatuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Eguesibarko Udaleko iragarki oholean ikusgai jarriko du.

Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: José Anastasio Andía García de Olalla, Eguesibarko Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Iñigo Solchaga Muñoz, Eguesibarko Udaleko lehen alkateordea.

-1. mahaikidea: Carolina Potau Menéndez andrea, Eguesibarko Udaleko Ogasuneko eta Langileriako zinegotzi delegatua.

-Ordezkoa: Alberto Idoate Esquiroz, Eguesibarko Udaleko Ingurumeneko zinegotzia.

-2. mahaikidea: : Joseba Gil Zubeldía, Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.

-Ordezkoa: Alejandro Fuertes Martínez, Eguesibarko Udaleko arkitektoa.

-3. mahaikidea: langileen ordezkari bat.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat.

-Mahaikide idazkaria: Jesús Miguel Monteano Sorbet jauna, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

-Ordezko mahaikide idazkaria: Cristina Condearena Ansoáin andrea, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa:

a) Nafarroako administrazio publikoetan, toki administrazioan salbu, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan egindako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko 0,50 puntu.

b) Toki administrazio publikoetan, zerbitzu anitzetako peoi lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, urtebete bakoitzeko 2 puntu, eta urtebetera iristen ez diren denbora zatiengatik, hainbanatuta dagokiona.

c) Zerbitzu Anitzetako Alorreko lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaiei buruzko prestakuntza eta sakontze ikastaroetan parte hartu izanaren titulu-egiaztagiri bakoitza.

15 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,25 puntu.

15 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,50 puntu.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira, osotara, ikastaroengatik.

d) Titulu akademikoak:

Goi mailako titulazio akademikoak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.

Erdi mailako titulazio akademikoak: puntu 1, titulu bakoitzeko.

Bertzelako titulazio akademikoak, epaimahaiak baloratu beharrekoak, 3 puntu bitarte.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

7.3. Lehiaketan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.4. Lehiaketaldia buruturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Eguesibarko Udaleko iragarkien oholean paratuko da jendaurrean.

8. oinarria.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: teorikoa. Zerbitzu anitzetako enplegatuen eginkizunen gaineko galdera labur batzuk edo test modukoak erantzun beharko dira (elektrizitatea, iturgintza, igeltserotza, soldadura, laneko segurtasuna etab). Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira; berriz, gutieneko puntuazioa: 15 puntu. Epaimahaiak erabakiko du ariketaren iraupena, baina gehienez ere 2 ordukoa izanen da.

b) Bigarren ariketa: hiru proba praktiko egin beharko dira:

1. Igeltserotzako proba. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu; gutieneko puntuazioa: 5 puntu.

2. Elektrizitateko proba. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu; gutieneko puntuazioa: 5 puntu.

3. Lorezaintzako proba. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu; gutieneko puntuazioa: 5 puntu.

8.2. Buruz buruko elkarrizketa: elkarrizketagatik, gehienez ere 10 puntu emanen dira.

8.3. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.4. Oposizioaldiko ariketa bakoitza burututakoan, jendaurrean jarriko da, Herriko Etxeko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz non eginen den, gutienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Probetarako dei bakar bat eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Eguesibarko Udaleko iragarki oholean, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du.

9.2. Epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio puntuaziorik altuena lortu duten izangaiaren aldeko izendapen proposamena.

10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatzen den hautapen prozedura burutu ondotik, alkate udalburuak, ebazpen baten bidez, Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izendatuko du puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, eta ezinbertzeko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, zerbitzu anitzetako ofizialaren kategoria erdiesteko eskubide guztiak galduko ditu, eta horrela gertatuz gero, probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu denarekin beteko da hutsunea.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eguesen, 2008ko urriaren 17an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-deiturak: ..............................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................, sorteguna: ..................., sorterria: ..................... (.............), bizilekua: ................ (............), karrika: ..........., zenbakia: ......, posta kodea: ......, telefonoa: ............, zure aitzinera agertzen naiz eta ...

Honako hau azaltzen dut:

Eguesibarko Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finkoa naizela.

Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko eta oinarrietako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, denboraz eta formaz.

Horrenbertzez:

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, beraz, ni Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onar nazazula.

(Tokia, eguna eta sinadura)

EGUESIBARKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Iragarkiaren kodea: L0816356