142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3354/2008 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena, bat aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Horiez gain, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere onetsi da.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu haren 3. artikuluan ezarritako sei edo lau urteko gehieneko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaiela.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urtez iraungo duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, bidezkoa da Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.

Beste aldetik, departamentu horrek eta erakunde autonomo horrek dituzten langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko eta, orobat, lanpostu horietan aldi baterako kontratazioen bidez aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2 c) artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Deialdia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Aditzera ematen da deialdia egin dela Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bidez.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Oinarri honetako 2.1.c) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzera joateko deitzen zaienean, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien deia.

Langileei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako oinarrietan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an, argitaratu zen horretan) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-Deialdia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestakuntzako egoeran aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Aditzera ematen da deialdia egin dela Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bidez.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Oinarri honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzera joateko deitzen zaienean, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaien deia.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.-Deialdia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza zerbitzu berezietan egiteko izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hirugarrena.-Dei egiteko hurrenkera.

Lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen zereginak aldi baterako betetzeko. Deituz gero, beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela adieraziko da, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoarekin bat.

IV.-Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietan eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztuko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin, prestakuntzan diren izangaienek II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartu nahi dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute, zein deialditan parte hartu nahi duten, hartan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik, eta hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharren frogagirienak.

Deialdiko lanpostuak betetzeko deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra frogatzeko agiriak. Kontratua sinatzeko deitzen zaienean edo prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren adierazpena egin behar denean aurkeztu beharko dituzte, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak kontrataziorako edo prestakuntzarako zerrendetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Ezgaitasuna duten izangaiek ezgaitasuna dutela frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Horrelakoetan, eskabidean bertan adieraziko dute eta, gainera, aparteko orri batean nolako elbarritasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten azaldu beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako hautapen prozesua proba baten bidez eginen da. Proba horretan test motako 50 galdera erantzun beharko dira, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aitzin.

4.2. Proba honetan 50 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, alegia, 25 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie, ebazpen honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuz. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen dituen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobetan, ezgaitasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Manuel Arana Soret jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Idoia Nieves Nuin andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu arloko Kontroleko zuzendaria.

Mahaikidea: Ana María Rubio Suescun andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Elizari Huarte andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko burua.

Mahaikidea: Carlos Bermejo Garde jauna, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: José Raúl Goñi Rodríguez jauna, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainarako Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Mahaikide idazkaria: Idoia Azcárate Camio andrea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

Ordezko mahaikide idazkaria: Adoración Lecumberri Esparza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainarako Zerbitzuari atxikitako goi mailako tituluduna.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Probak gainditu dituztenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako bigarren aldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: deialdian aurreikusitako probaren lehenbiziko hamar galderetan puntuazio altuena lortzen duena lehenetsiko da. Berdinduta segituz gero, probako hurrengo hamar galderetan lortzen den puntuazioari erreparatuko zaio, eta horrela hamarretik hamarrera. Azkenik, oraindik ere berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean, ukitutako izangaiei deituta.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak badirau, arestiko atalean azaldu bezala ebatziko da.

Zazpigarrena.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak Ekonomia eta Ogasun Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aldi baterako kontratuekin aritzeko izangaien zerrendak.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta zerbitzuen prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

7.2. Kontratatzeko orduan edo prestakuntzarako zerbitzu berezien adierazpena egiteko orduan, eduki beharreko tituluaren agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ezin izanen dira aritu arau honetan aipatzen diren Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuetan. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak hautapen prozesutik baztertuko ditu izangai horiek ebazpen baten bidez eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, oinarrien kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 20ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko urriaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .......... lanpostuetan aldi baterako kontratuekin aritzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........................aren ......................(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............................., NANa: ................, naziotasuna: ..............., jaioteguna: .............., helbidea: ........................., herria: ......................, probintzia: .............................., posta kodea: ........, telefonoak (3 gehienez): ....................................

2.-Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3.-Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4.-Horrez gain hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ..................(e)ko ..................aren ..................(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .................................................. lanpostuan aritzeko prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...........aren ......(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............................., NANa: ................, naziotasuna: ..............., jaioteguna: .............., helbidea: ............................, herria: ......................, probintzia: ......................., posta kodea: ........, telefonoak (3 gehienez):

2.-Zein lanpostutarako izendatua (datuak):

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila ..........................

3.-Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4.-Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5.-Horrez gain hauxe diot:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ..................(e)ko ..................aren ..................(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera, .................................................. lanpostuaren lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............................., NANa: ................, naziotasuna: ..............., jaioteguna: .............., helbidea: ......................, herria: ......................, probintzia: ......................., posta kodea: ........, telefonoak (3 gehienez):

2.-Zein lanpostutarako izendatua (datuak):

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila ............

3.-Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4.-Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

f Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5.-Horrez gain hauxe diot:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ..................(e)ko ..................aren ..................(e)an

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

IV. ERANSKINA

Ekonomia eta Ogasun Departamenturako eta Nafarroako Zerga Ogasunerako erdi mailako tituluduna

Gai zerrenda

Hitzarmen ekonomikoa.

1. gaia.-Egun estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa. Xedapen orokorrak. Tributu harmonizazioari buruzko arau orokorrak eta pertsona fisikoen errentaren gaineko eta balio erantsiaren gaineko zergari buruzko arauak.

Oharra: hitzarmen ekonomikoari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean indarra duten arauen araberakoak izanen dira.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2. gaia.-Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Tributudunen eskubide orokorrak. Zerga zuzenbidearen iturriak. Tributu motak. Subjektu pasiboak. Erantzuleak. Tributu zorra. Arau-hauste arinak eta larriak. Zerga zehapenak.

3. gaia.-Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Tributuen kudeaketa: ebatzi beharra. Alegazioak. Interesdunen entzunaldia. Epeak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea: argitalpenak, jakinarazpenak eta tributu gaietako kontsultak. Tributuen likidazioa: motak. Diru-bilketa: borondatezko eta premiamendu aldiak. Diru-bilketa premiamendu aldian. Tributuen gaineko ikuskapena: ikuskapen lanetako dokumentazioa eta epeak.

4. gaia.-Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Berrikuspeneko prozedura bereziak. Errekurtsoa jartzeko eskubidea. Inpugnatutako egintzen exekuzioa bertan behera uztea. Bermeen kostuak itzultzea. Berraztertzeko errekurtsoa. Inpugnazio ekonomiko-administratiboak: motak, organo eskuduna eta zer gairi buruz aurkezten ahal diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

Oharra: Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

5. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua.

6. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergapeko egintzaren esparru material eta pertsonala.

7. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga-oinarria: Arau orokorra. Lan etekinak. Kapitalaren etekinak: arau orokorrak. Ondasun higiezinen kapitalaren etekinak. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

8. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Enpresa eta lanbide jardueretako etekinak.

9. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Ondare gehitze eta gutxitzeak.

10. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Errenta-egozpenaren araubidea. Inbertsio kolektiboko erakundeak.

11. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio-oinarri orokorra: Zerga-oinarriaren zati orokorrean egin beharreko murrizketak. Likidazio-oinarri negatiboaren zati orokorraren konpentsazioa. Aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia.

12. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Kuota osoa. Kuota likidoa: kuotaren kenkaria. Kuota diferentziala. Tributu zorra.

13. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Baterako tributazioa. Familia unitatea zer den. Aukera horretaz nola baliatu. Baterako tributazioaren elementuak. Kontu-sail negatiboen konpentsazioa baterako tributazioan. Baterako tributazioaren arau bereziak.

14. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Urte naturaletik beherako zergaldiak. Diru-sarrera eta gastuen aldi bateko egozpena. Familia egoera zehaztea.

15. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenari edo konturako sarrerari lotuak dauden errentak. Konturako ordainketak egitera behartuak daudenak. Konturako sarrera edo atxikipena egin beharra nola sortzen den. Atxikipenen aldi baterako egozpena. Kontura egindako sarreren edo atxikipenen kalkulua eta zenbatekoa. Atxikitzailearen eta konturako sarrera egiten duenaren betebeharrak. Ordainketa zatikatuak.

16. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zergaren kudeaketa: prozeduraren hasiera, egiaztapena eta ikerketa, likidazioa, zerga-bilketa. Formazko betebeharrak. Preskripzioa. Errekurtsoak.

Oharra: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

17. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak.

18. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Salbuespenak: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak eta Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak. Salbuespenak ondasunen inportazioetan (Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 37/1992 Legearen 27., 64. eta 65 artikuluak).

19. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zergapeko egintza non gertatzen den: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak eta Europar Batasunaren barrenean egiten diren eragiketak. Zergaren sortzapena: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak.

20. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga oinarria: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak. Subjektu pasiboak: ondasunen entregak, zerbitzu-emateak, Europar Batasunaren barrenean egiten diren ondasun erosketak eta ondasunen inportazioak. Zergaren erantzuleak. Zergaren jasanarazpena.

21. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga-tasa. Kenkariak eta itzulketak. Zergaren aplikazio esparruan ezarrita ez dauden enpresaburu eta profesionalentzako itzulketak.

22. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, arte-gauzen, zaharkinen eta bilduma-gauzen araubide berezia. Inbertsioko urrearen araubide berezia. Bidaia-agentzien araubide berezia. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. Bide elektronikoaz emandako zerbitzuen araubide berezia. Entitate taldearen araubide berezia.

23. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa: likidazioa eta bilketa. Ofiziozko behin-behineko likidazioa. Europar Batasunaren barreneko eragiketen aitorpena. Ordezkari fiskala.

24. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Diru-sarrera etetea. Arau-hauste eta zehapenak. Errekurtsoak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

25. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Fakturazio eginbeharrak arautzen dituen Errregelamendua.

Oharra: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko galderen erantzunak deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan indarra duten foru arauen araberakoak izanen dira eta, horietan arautu gabe baldin badago, lurralde erkidean indarra duen araudiaren araberakoak.

Iragarkiaren kodea: F0816954