142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORBARA

Alkatetzaren ebazpena

Orbarako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen 2008ko urriaren 25ean:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2658/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta 2008ko azaroaren 10etik abenduaren 30era udal mugapetik kanpora egotea aurreikusia dudanez,

Ebatzi dut:

1. Sabas Pedroarena Ancho alkateordearen esku uztea Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak 2008ko azaroaren 10etik abenduaren 30era bitarte.

2. Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orbaran, 2008ko urriaren 25ean.-Alkate udalburua, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L0816531