142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

Udal bulegoetako garbitzailearen izendapena

Cintruenigoko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian egindako proben epaimahaiak Idoya Sanz Sanz izangaia izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena erdietsi duena. Horregatik,

Ebatzi dut:

1.-Idoya Sanz Sanz Udaleko garbitzaile izendatzea, lan-kontratu finkoarekin.

2.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2008ko urriaren 28an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0816411