142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Merkataritza sozietatearen estatutuak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatea eta Larragako Udala elkarrekin bultzatzen ari dira industriako hondakin geldo arriskugabeak kudeatzeko zentroa, eta hura kudeatzeko onetsi zuten erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatearen sorrera.

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko urriaren 17an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 198. artikuluan xedatuaren babespean:

1.-Mankomunitate honen esparruan sortzen diren industriako hondakin geldo arriskugabeak kudeatzeko erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatea sortzea. Hura udalekotzeko espedientea behin betikoz onetsi zen eta 2007ko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, azaroaren 14an.

2.-Sozietate hori arautuko duten estatutuak eta memoria onestea.

3.-Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean egonen dira, gutienez, hogeita hamar egun naturaleko epean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.

Garesen, 2008ko urriaren 20an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0816152