142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAFRANCA

Eraikuntzako arau orokorren gaineko aldaketa, Villafrancako alde zaharreko barne berrikuntzarako plan bereziko (BBPB) antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2008ko irailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen eraikuntzako arau orokorren gaineko aldaketa Villafrancako alde zaharreko barne berrikuntzarako plan bereziko (BBPB) antolamendu xehakatuko determinazioetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Villafrancan, 2008ko urriaren 28an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0816410