142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SORLADA

2009ko karga-tasak

Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, ondoko erabakiak hartu ditu:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,12 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,55 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Sorladan, 2008ko urriaren 31n.-Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0816632