142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

2009ko karga-tasak

Leitzako Udalak, 2008ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.-2009. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,32.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,78.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxienezko kuota 20 euro).

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Igoeraren urteko portzentajeak:

-5 urte bitarte: %2,85.

-5 eta 10 urte bitarte: %2,65.

-10 eta 15 urte bitarte: %2,55.

-15 eta 20 urte bitarte: %2,55.

-Karga-eskala: %8,35.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Erabaki honek indar hartuko du 2009ko urtarrilaren 1ean.

2.-Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka hurrengo helegiteak tarteratu daitezkela:

a) Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leitzan, 2008ko azaroaren 3an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0816762