142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Ordenantzen aldaketaren hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2008ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:

-Espaloietatik ibilgailuak sartzeagatik eta ibilgailuak aparkatu edo zamalanak egiteko eremu publikoa erreserbatzea arautzen duen ordenantza.

-Herrilurretako eta bide publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu bereziangatik ordaindu beharreko tasen gaineko ordenantza.

-Leitzako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

-Ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

-Udalaren eraikin, lokal eta instalzioen erabilpena arautu eta horren aldera prezio publikoa ezartzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Leitzan, 2008ko azaroaren 3an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0816761