142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza fiskala, Agiriak egin eta bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen agiriak egin eta bideratzeagatik ordiandu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Onespen hori 2008ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko irailaren 1ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA BIDERATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarria da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea ondoko agiriak egiten dituzten edo haien gaineko ardura duten udal-organoen eta agintarien administrazio-jarduna, betiere interesdunak eskatuta:

1.-Planoen kopiak.

2.-Ziurtagiriak.

3.-Kopia eginbidetuak.

4.-Agirien konpultsak.

5.-Fotokopiak.

6.-Arma-txartelak.

7.-Lizentzia eta baimenak egiaztatzeko tituluak, salbu haiek egiletsi edo aldatzean zein tasapeko azterketa egitean egiten badira.

8.-Aurrekontuak eta Ordenantza Fiskalak.

9.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

Sortzapena

3. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria egin edo bideratzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da eginen edo bideratuko, baldin eta tasa lehenago ordaintzen ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria egiten ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko betebeharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo bideratzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak Ordenantza honen eranskinean jasotakoak dira.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak Udaleko Diruzaintzan ordainduko dira, edo Udalak gordailu-entitate batean irekitako kontu korrontean, eta, salbu 3.2. artikuluan xedatutakoari dagokiona, eskatutako agiria ez da eginen, ordaindu izanaren egiaztagiria jaso arte.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Planoen kopiak

1.-Udal Planaren planoak edo espediente publikoetan daudenak:

-DIN A3: 0,40 euro.

-DIN A4: 0,20 euro

II. epigrafea.-Egiaztagiriak

1.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 0,60 euro.

2.-Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak: 1,00 euro.

3.-Eginak izateko, aurretik txosten bat behar duten egiaztagiriak. Txosten bakoitzeko: 20,00 euro.

Egiaztagiriarekin batera agiriak edota planoak -eginbidetuz edo gabe- ematen direnean, I, III edo IV. epigrafeetan dagozkien tasak ere galdatuko dira.

III. epigrafea.-Kopia eginbidetuak:

1.-Espediente publikoetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 1,00 euro.

2.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 1,00 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agirien eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako bada. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I eta IV. epigrafeetan dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

IV. epigrafea.-Agirien konpultsa.

1.-Konpultsa dokumentu-bakoitzeko: 0.10 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

V. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1.-Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

-DIN A3: 0,30 euro.

-DIN A4: 0,20 euro.

VI. epigrafea.-Arma-txartelak tramitatzea:

1.-Txartel bakoitzeko: 10,20 euro.

VII. epigrafea.-Lizentziak eta baimenak ziurtatzeko tituluak:

1.-Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena (atari zabalean): 20,00 euro.

2.-Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena (toki itxietan): 20,00 euro.

3.-Zaldiko-maldikoak, karruselak eta bestelako instalazio mugikorrak: 14,00 euro.

4.-Irekitzeko lizentziak, titularra aldatzean: 11,00 euro.

5.-Beste hainbat: 8,00 euro.

VIII. epigrafea.-Aurrekontuak, Ordenantza Fiskalak eta Taldeko Organoek egindako akta eta txostenak:

1.-Ordenantzak, ale bakoitzeko: 12,20 euro.

2.-Aurrekontuak, ale bakoitzeko: 12,20 euro.

3.-Taldeko Organoen Akta eta Txostenak: 20,00 euro

IX. epigrafea.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak:

1.-Etxebizitza deskalifikazio bakoitzeko eskaturiko txostena egiteagatik: 20,00 euro.

2.-Hirigintzari buruzko kontsultak erantzuteagatik, oro har: 80 euro.

3.-Txostenak emateagatik eta kontsultak erantzuteagatik, oro har: 20,00 euro.

Txostena emateko edo kontsulta erantzuteko aldez aurretik osasuneko ikuskaritzaren bisita egin behar bada, ikuskatze-bisitari dagokion tasa ere likidatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira, ez baliorik ez eraginik ez dutela, ordenantza hau osoki betetzeko kontra edo traba egiten duten udal mailako lehenagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunean.

Iragarkiaren kodea: L0817297