142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Aldaketa Castejongo Solidaridad zahar etxe mistoaren barne araubideko erregelamenduan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2008ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Castejongo Solidaridad zahar etxe mistoaren barne araubideko erregelamenduko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Castejonen, 2008ko urriaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0816536