142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAITZ

2009. urteko karga-tasak

Araizko Udalak, 2008ko azaroaren 5ean egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-2009. urteko karga-tasak.

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,30.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %2,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea: 1.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2.-Erabaki honek 2009. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Araitzen, 2008ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

Iragarkiaren kodea: L0816988