142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 14ko 1583/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2007ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 4koa). Lanpostu horietako 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko ziren.

María Juliana Aznárez Fraile, Catalina Jiménez Andreu eta Miren Bakarne Arnedo Aguinaga andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko lehenengo ariketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko azaroaren 13an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0817476