142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

427/2008 EBAZPENA, urriaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, San Adriango "Alfonso X el Sabio" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari baimena ematen diona 2008-2009 ikasturtetik aurrera atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan aldez aurretik irakasteko.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du San Adriango "Alfonso X el Sabio" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak atzerriko bigarren hizkuntza Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan aldez aurretik irakasteko.

Kontuan harturik martxoaren 19ko 24/2007 Errege Dekretuaren 5.4 artikuluan (2007ko maiatzaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta martxoaren 17ko 91/2000 eta 97/2000 Foru Aginduetan (2000ko apirilaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. San Adriango "Alfonso X el Sabio" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari baimena ematea 2008-2009 ikasturtetik aurrera atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan aldez aurretik irakasteko.

2. Ebazpen honen 1. puntuak aipatzen duen baimenak indarra izanen du baldin eta 91/2000 eta 97/2000 Foru Aginduetan ezarritako baldintzak betetzen badira; baimendu den atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza aipatu foru agindu horietan ezarritako baldintzetan egin beharko da.

3. Hezkuntza Departamentuak baliorik gabe uzten ahalko du ebazpen honen 1. puntuan aipatu den baimena, baldin eta martxoaren 17ko 91/2000 Foru Aginduaren seigarren puntuan adierazten diren kasuetako bat gertatzen bada.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Haur eta Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen Didaktikarako Bulegora eta San Adriango "Alfonso X el Sabio" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko urriaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0816597