142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

375/2008 EBAZPENA, urriaren 29koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena 2008-2009 ikasturtean lanbide hastapeneko programak (lanbide lantegiak) ezartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe integratu politeknikoetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 23. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiek ezartzen dute hezkuntza administrazioek bermatuko dutela gizarte garantiako berariazko programen eskaintza behar adinakoa izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapari dagozkion helburuak erdietsi gabe uzten dituzten ikasleentzat. Halaber, ezartzen du programen helburua ikasle horiei lanbiderako oinarrizko prestakuntza ematea dela, bizitza aktiboan sartzeko edo ikasketetan aurrera segitzeko. Era berean, legeak adierazten du toki administrazioa hezkuntza administrazioarekin lankidetzan ari daitekeela halako programak garatzeko.

Programa horiek Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen ekainaren 21eko 233/1999 Foru Dekretuak ezartzen du programen izen orokorra "Lanbide hastapeneko programak" dela, eta antolakuntzarako ereduak bost modalitate biltzen dituela. Bestalde, baimena ematen die Hezkuntza eta Kultura kontseilariari, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari foru dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinetan ageri diren ikastetxe integratu politeknikoei, Bigarren Hezkuntzako institutuei, ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei baimena ematea, eranskinetan azaltzen diren lanbide hastapeneko programak (lanbide lantegiak) 2008-2009 ikasturtean garatzeko.

2. Era berean, 1. eta 2. eranskinetan ageri da bigarren hezkuntzako zein instituturi atxikiko zaizkion irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

3. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 9ko 345/2008 Ebazpenak programa horiek antolatzeko ematen dituen jarraibideen arabera garatuko dira programak.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, eta ukitutako ikastetxe eta erakundeetara.

6. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko urriaren 29an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

1. ERANSKINA

Ikastetxe publikoak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

"Politeknikoa" BHI (Lizarra)

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea

1

1.000 ordu.

"Lekaroz-Elizondo" BHI (Elizondo)

Bulegoko laguntzailea

Soldadurako laguntzailea

1

1

1.000 ordu.

1.000 ordu.

"Ribera del Arga" BHI (Azkoien)

Ibilgailuetako mekanikari laguntzailea

1

1.000 ordu.

"Politeknikoa Tafalla" BHI

Bulegoko laguntzailea

Iturgintzako laguntzailea

1

2

1.000 ordu.

1.000 ordu.

"Sanitaria" BHI (Iruña)

Osasun arloko zeladore laguntzailea

1

1.000 ordu.

"Agroforestal" BHI (Iruña)

Mintegi eta lorategietako laguntzailea

1

1.000 ordu.

"Sierra de Leyre" BHI (Irunberri)

Mantentze elektromekanikoko laguntzailea

1

1.000 ordu.

"San Miguel de Aralar II" BHI (Altsasu)

Soldadurako laguntzailea

1

1.000 ordu.

Modalitatea: Lanbide Lantegiak

Uharteko BHI

Mantentze elektromekanikoko laguntzailea

Soldadura eta galdaragintzako laguntzailea

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea

Jatetxe eta ostatuko laguntzailea

Ibilgailuen konponketako laguntzailea

1

2

2

2

2

900 ordu.

900 ordu.

1.750 ordu.

1.750 ordu.

1.750 ordu.

"Donapea" IIP (Iruña)

Ibilgailuen konponketako laguntzailea (Zizur)

Ibilgailuen konponketako laguntzailea (Barañain)

Ibilgailuen konponketa, xafla eta pinturako laguntzailea (Barañain)

2

1

1

1.500 ordu.

1.500 ordu.

1.500 ordu.

"ETI" IIP (Tutera)

Ibilgailuen konponketako laguntzailea

Soldadurako eta eraikuntza metalikoetako laguntzailea

3

3

1.500 ordu.

1.500 ordu.

"Ibaialde" BHI (Burlata)

Ile-apainketa eta estetikako laguntzailea

3

1.500 ordu.

"San Juan-Donibane" BHI (Iruña)

Behe tentsioko instalazio elektrikoetako laguntzailea

Arotz-lanetako eta altzariak egin eta instalatzeko laguntzailea

2

2

1.500 ordu.

1.500 ordu.

"Virgen del Camino" IIP (Iruña)

Behe tentsioko instalazio elektrikoetako laguntzailea

Soldadurako eta aluminiozko arotz-lanetako laguntzailea

Iturgintzako eta berokuntzako laguntzailea

1

2

2

1.500 ordu.

1.500 ordu.

1.500 ordu.

"Azagra" DBHI

Mantentze elektromekanikoko laguntzailea

1

750 ordu.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

"ETI" IIP (Tutera)

Elektrizitatea eta Elektronika / Zurgintza eta Altzarigintza

1

3.000 ordu.

"Ibaialde-Burlata" BHI

Ostalaritza eta Turismoa

1

3.000 ordu.

"Agroforestal" BHI (Iruña)

Nekazaritzako jarduerak

1

3.000 ordu.

"Ega" BHI (San Adrian)

Nekazaritzako Elikagaiak

1

3.000 ordu.

"Lekaroz-Elizondo" BHI (Elizondo)

Fabrikazio Mekanikoa

1

3.000 ordu.

"María Ana Sanz" BHI (Iruña)

Informatika/Merkataritza eta marketina

1

3.000 ordu.

"Andrés Muñoz Garde" Hezkuntza Bereziko IP (Iruña)

Elektrizitatea eta Elektronika / Zurgintza eta Altzarigintza

1

3.000 ordu.

"Torre Monreal" Hezkuntza Bereziko IP (Tutera)

Elektrizitatea eta elektronika

1

3.000 ordu.

2. ERANSKINA

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

"Cuatrovientos" MIT (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1

1.000 ordu.

"María Inmaculada" BHko IP (Iruña)

Ostatu arloko laguntzailea eta etxez etxeko laguntza

1

1.000 ordu.

"Salesianos" BHko IP (Iruña)

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea

Aluminiozko Arotz-lanetako laguntzailea

1

1

1.000 ordu.

1.000 ordu.

"Carlos III" BHko IP (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1

1.000 ordu.

"Santa Catalina Labouré" (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea

1

1

1.000 ordu.

1.000 ordu.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

"Salesianos" BHko IP (Iruña)

Elektrizitatea eta Elektronika / Zurgintza eta Altzarigintza

1

3.000 ordu.

"Hijas de Jesús" BHko IP (Iruña)

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza / Administrazioa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

1

1

3.000 ordu.

3.000 ordu.

"El Molino" Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua (Iruña)

Zurgintza eta Altzarigintza / Etxea

Elektrizitatea eta elektronika / Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Nekazaritzako jarduerak / Beiragintza eta Zeramika

1

1

1

3.000 ordu.

3.000 ordu.

3.000 ordu.

"Isterria" Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua (Ibero)

Nekazaritzako jarduerak

Elektrizitatea eta elektronika

1

1

3.000 ordu.

3.000 ordu.

"San Francisco Javier" Ikastetxea (Tutera)

Merkataritza eta Marketina

1

3.000 ordu.

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena / Egokitua

"Centro Puente" (Gares)

Sukaldeko laguntzailea

1

900 ordu.

"Politeknikoa" BHI (Lizarra)

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera)

Sukaldeko laguntzailea

Iturgintzako laguntzailea

Altzari modularrak egiteko languntzailea

1

1

1

900 ordu.

900 ordu.

900 ordu.

"ETI" IIP (Tutera)

"ETI" IIP (Tutera)

"ETI" IIP (Tutera)

'Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain)

Mintegi eta lorategietako laguntzailea

Zurgintzako laguntzailea

Igeltserotzako laguntzailea

1

1

1

900 ordu.

900 ordu.

900 ordu.

Uharteko BHI

Uharteko BHI

Uharteko BHI

"Lantxotegi" lantegi-eskola (Berriozar)

Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako languntzailea

1

900 ordu.

Uharteko BHI

"Etxabakoitz" lantegi-eskola (Iruña)

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea

Altzari modularrak egiteko languntzailea

Ile-apainketako laguntzailea

1

1

1

900 ordu.

900 ordu.

900 ordu.

Uharteko BHI

Uharteko BHI

Uharteko BHI

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

"Fundación Laboral de la Construcción Navarra" Berariazko Lanbide Heziketako Ikastetxea (Uharte)

Igeltserotzako laguntzailea

1

900 ordu.

Iragarkiaren kodea: F0816797