142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

Iragarkia

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2008ko azaroaren 6ko 11:00etan aurkeztu direla "Asociación de Propietarios de Placas Solares de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Fernando Sanz de Ayala Oliver jauna eta Raúl Sanz de Ayala Oliver jauna.

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek horri buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 6an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0817144