142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen urriaren 20ko 188/2008 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

-188/2008 Ebazpena, urriaren 20koa, Berako alkateak emana, subjektu pasibo batzuei hamabortz eguneko epea ematen diena, jarduera ekonomiko edo lizentzia fiskalaren gaineko zentsutik ofizioz kendu baino lehen behar diren alegazioak aurkez ditzaten.

Udal honek, ondoren aipatzen diren subjektu pasiboek jarduerak bertan behera utzi dituztela jakin du:

-Biur Servicios Informaticos, S.L. IFZ.: B31696206.

-Izarren Hautsa, S.L. IFZ: B20914396.

-Edurne Prieto Zurutuza. NAN: 15.256.119-N.

Jarduera Ekonomiko edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren gestiorako arauak ematen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz,

Ebatzi dut:

1. Hamabortz eguneko epean bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak egiten ez badituzte, Udal honek, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskaleko Zergaren Zentsutik ofizioz kenduko dituela interesdunei jakinaraztea.Ž

Ebazpen honen aurka tarteka ditzakezu ondoko helegite hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamuntetik aitzina.

Bera, 2008ko urriaren 29a.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0816876