142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

551/2008 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, uztailaren 1eko 234/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emandako ebazpen horren bidez erdi mailako eta unibertsitateko beken deialdi orokorra onetsi zen, 2008-2009 ikasturterako.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak, uztailaren 1ean emandako 234/2008 Ebazpenaren bidez, erdi mailako eta unibertsitateko beken deialdi orokorra onetsi zuen 2008-2009 ikasturterako.

234/2008 Ebazpena 2008ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 27an.

Bertan akatsa dagoela oharturik, bidezkoa da zuzentzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak uztailaren 1ean eman 234/2008 Ebazpena aldatzea. Hona testu berria:

Honela dio:

"2. Deialdiaren gastua 3.699.903,49 eurokoa da eta 2009ko Nafarroako aurrekontuetako kontu-sail honen kargura finantzatuko da: 410002 41150 4800 323100, "Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak".

Honela behar du:

"2. Deialdiaren gastua 3.629.104 eurokoa da eta 2009ko Nafarroako aurrekontuetako kontu-sail honen kargura finantzatuko da: 410002 41150 4800 323100, "Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak".

2. Zuzenketa hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Zuzenketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2008ko urriaren 22an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0816408