142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

39/2008 EBAZPENA, urriaren 31koa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana, 2008an Nafarroan euskararen hizkuntza ikerketarako Hezkuntza Departamentuaren laguntzak ematen dituena. Laguntza hauen deialdia abuztuaren 21eko 28/2008 Ebazpenak aldatu zuen maiatzaren 7ko 10/2008 Ebazpenak onetsi zuen.

Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 7an emaniko 10/2008 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan euskara ikertzeko ematen dituen laguntzen deialdia, 2008. urtekoa, egin zen (4005317 kontabilitate espedientea). Ebazpen hori abuztuaren 21eko 28/2008 Ebazpenaren bitartez aldatu zen.

Ebaluazio batzordeak eginiko proposamena eta Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuaren aldeko txostena ikusita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. 1 d) artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Ikerketarako laguntzak jarraian aipatzen diren proiektuei ematea, deialdiko eranskinean ezarritako baldintzei jarraikiz:

Ikertzailea: Iñaki Camino. Proiektua: Nafarroako euskararen periferiak. Laguntza: 2.475 euro.

Ikertzailea: Orreaga Ibarra. Proiektua: Euskara eta erdara nola nahasten diren gazteen hizkeran. Laguntza: 2.475 euro.

Ikertzailea: Pablo Sotés. Proiektua: Evaluación de la competencia lingüística del alumnado bilingüe de Bachillerato en Navarra. Laguntza: 2.050 euro.

2.-Asier Barandiaran jaunak aurkezturiko ikerketa proiektuari laguntza ukatzea, Ebazpeneko eranskineko 6. artikuluan, 2. puntuan aipatzen den beharkizuna ez betetzeagatik.

3.-Ordaintzea 2.475,00 euro Euskal Herriko Unibertsitateari (Q-4818001-B) eta 4.525,00 euro Nafarroako Unibertsitate Publikoari (Q-3150012-G), haien bitartez eskatu baita lehenago aipaturiko ikerketa proiektuen finantziazioa.

4.-Ordainketak 2008ko Gastuen Aurrekontuko "Ikerketa eta prestakuntza linguistikorako laguntzen programa" izeneko 440002 44200 4800 334100 kontu-sailaren kargura eginen dira.

5.-Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea paratu daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabete bateko epean.

6.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dadin agintzea

7.-Ebazpen hau jakinaraztea eskatzaileei, Nafarroako Unibertsitateari, Euskal Herriko Unibertsitateari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Euskarabidea erakunde autonomoari, Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuari, Euskararen gaineko Aholkularitzarako Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Programen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar bezalako ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urriaren 31n.-Euskarabideko Zuzendari Kudeatzailea, Xabier Azanza Arbizu.

Iragarkiaren kodea: F0817342