142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Xehetasun azterlana E-4 sektorean (34. poligonoa, 290, 291 eta 292. lurzatiak). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea E-4 sektorean (34. poligonoa, 290, 291 eta 292. lurzatiak) Promociones Egües 114, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana, eraikinen sestrak eta lerrokaduren seinalamendua berriz ere egokitu beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2008ko urriaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0816344