142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Xehetasun azterlana eta hirigintzako lurzatiketa, HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB. 2 unitate oinarrizkorako. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB. 2 unitate oinarrizkorako Labazidagap, S.L.k sustatu dituen xehetasun azterlana eta hirigintzako lurzatiketa. Orobat proposatu du hirigintzako lurzatiketa berria 2. unitate oinarrizko osorako, eta gisa hartara mantentzea solairuko azalera, erabilera eta aprobetxamendua hura osatzen duten bi lurzatietan (UB.2.1 eta EP. 2).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Tafallan, 2008ko urriaren 21ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0816343