142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

6. poligonoko 164. lurzatiko UC-91 unitateko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 6. poligonoko 164. lurzatiko UC-91 unitateko xehetasun azterlana, Autotafalla, S.L.k sustatua, erreferentziako antolamendu bolumetrikoa ezartzeko, lurzatiaren mugak zehazteko eta fatxadako oinarrizko materialak zehazteko, lurzatian garapen homogeneoa bermatzearren, bai sektoreko gainerako lurzatiekiko bai lurzatian egun dagoen eraikuntzaren eta balizko handitzearen artean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Tafallan, 2008ko urriaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0816294