142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Arau subsidiarioetako 7. sektoreko S. 7-1 unitatearen borondatezko birzatiketaren aldaketa. Hasierako onespena

Alkatetzak azaroaren 7an emandako 391/2008 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Martzillako arau subsidiarioetako 7. sektoreko S. 7-1 unitatearen borondatezko birzatiketaren aldaketa. S.7.1. unitatearen 2. xehetasun azterlanean ezarritako antolamendu berriari egokitzea da aldaketaren helburua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Martzillan, 2008ko azaroaren 7an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0817051