142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZOAINIBAR

Lizoainibarko 2. poligonoko 1. lurzatia birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Lizoainibarko Udalak, 2008ko urriaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizoainibarko 2. poligonoko 1. lurzatia birzatitzeko proiektua, Iheltzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Lizoainen, 2008ko urriaren 23an.-Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L0816253