142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

UE 32 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2008ko urriaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leitzako UE32 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Leitzan, 2008ko azaroaren 4an.-Alkateak, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0816871