142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2008ko irailaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Iturengo 1. poligonoko 30. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Maite Aríztegui Sansiñenak eta Nekane Aríztegui Sansiñenak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 168. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iturenen, 2008ko irailaren 30ean.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0816991