142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko irailaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 30. partzelaren esparruan lagatu beharreko %10a eskudirutan ordaintzeko Maite Aríztegui Sansiñena eta Nekane Aríztegui Sansiñena andreek.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturenen, 2008ko irailaren 30ean.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0816990