142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GORZA

Kudeaketarako mandatua

Gorzako Udalak, 2008ko irailaren 22ko osoko bilkuran, erabaki zuen Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateari ahalmena ematea 0-3 urtekoendako haur hezkuntza zerbitzuaren kudeaketaz arduratzeko.

Aditzera ematen da espedientea Udal Idazkaritzan ikusgai egonen dela 15 egun balioduneko epean, aztertu eta behar diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 15.3 artikuluari jarraikiz.

Gorzan, 2008ko urriaren 19an.-Alkatea, Celestino Larrambe Pascualena.

Iragarkiaren kodea: L0816513