142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

408/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateei zahar etxeetako galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko eta ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko inbertsioak finantzatzeko 2008rako diru-laguntzen deialdiko oinarriak onesten dituena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren bizkar emaniko diru-laguntza publiko guztiak, Nafarroako aurrekontu orokorretatik ematen direnak, gobernatzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Toki entitateei zahar etxeetako galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko eta ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko inbertsioak finantzatzeko 2008rako diru-laguntzen deialdiko oinarriak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Ehun mila (100.000) euroko gastua baimentzea, baldin eta aurrekontuetan behar adina diru baldin badago, 2008ko ekitaldirako "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 (**) kontu-sailetik.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora

Iruñean, 2008ko azaroaren 13an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

Toki entitateei zahar etxeetako galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko eta ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko inbertsioak finantzatzeko 2008rako diru-laguntzen deialdiko oinarriak

1.-Deialdiaren xedea eta esparrua.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei haien mendeko zahar etxeetako inbertsioak 2008rako finantzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea da.

1.2. Diru-laguntzak zahar-etxeetako hogei urtetik gorako galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko erabiliko dira.

Halaber, erretirodunen elkarteetako ekipamendu informatikorako (ordenagailu, inprimagailu eta eskaner banatarako eta wifi ekipamendurako) inbertsioak eta banda zabaleko Interneti lotzekoak izaten ahalko dira inbertsioen xede, Internet kudeatzeko eta bertan hobeki sartzeko.

1.3. 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 24ra bitarte egin asmo diren inbertsioak finantzatuko dira. 2007ko azken lau hilabeteetan egin edo hasiriko inbertsioak ere izaten ahalko dira diru-laguntzen xede, deialdiko betebeharrak betetzen badituzte.

2.-Aurrekontuetako diru-kopurua:

Deialdirako 100.000 euro erabiliko dira, 2008ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailetik.

Zenbateko horretatik, 70.000 euro galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko diru-laguntzetarako erabiliko dira eta 30.000 euro, ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko. Kontzepturen batean dirurik sobratzen bada, besteari gehituko zaio.

3.-Laguntzen zenbatekoak.

3.1. Oro har, inbertsio motaren arabera eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritako esparru eta helburuak kontuan hartuz, diru-laguntzaren zenbatekoak ondoko hauek izanen dira:

-Galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko, inbertsioaren kostuaren %80, gehienez ere.

-Ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko, inbertsioaren %80 eta 2.000 euro, gehienez ere.

3.2. Hala ere, bi laguntza modalitateetarako, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje horiek baino txikiagoa izanen da, eskabidean hala adierazi denean.

4.-Onuradunak.

4.1. Deialdiko betebeharrak betetzen dituzten eskabideak aurkezten dituzten Nafarroako toki entitateek eskatzen ahalko dute diru-laguntza deialdi honen babesean.

4.2. Zahar etxeek Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Dekretuan ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte, bai eta arlo horretan indarra duten gainerako arauak ere.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan, deialdi hau bon.ean argitara eman eta biharamunetik hasita 10 egun naturaleko epean.

Postetxean aurkezten diren eskabideak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira. Lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, harrera data eta tokia adieraziko dira. Argibide horiek luzapena frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dute.

6.-Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

Diru-laguntzen eskabideak behar bezala osatu eta sinaturiko inprimaki batean eginen dira, II. eranskinaren arabera. Eredu hori Nafarroako www.navarra.es atariko "Laguntzak eta bekak" ataletik eskuratzen ahal da. Eranskinarekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiak, betiere:

a) Toki entitateak emaniko ziurtagiria, bizilagun kopurua adierazten duena.

b) Galdarak aldatzeko edo, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko inbertsioetarako, memoria baloratua edo egina dagoen edo egiten ari den proiektu teknikoa, aurrekontua kapituluka zehazten duena. Oztopo Fisiko eta Zentzumenekoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea eta hori garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua bete beharko dira. Orobat, eraikin eta instalazioetan suteetatik babesteko arauak bete beharko dira.

c) Ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko, erosi nahi den ekipamenduaren aurrekontu zehatza edo pro forma fakturak.

d) Toki entitateak luzaturiko ziurtagiria, erretirodunen elkarteak darabiltzaten gizarte entitateak eta lokal horietako bazkide edo erabiltzaile kopurua adieraziko dituena.

e) Toki entitatearen ziurtagiria, non adieraziko baita ondasun higiezinak prest daudela, gutxienez hamar urtez zahar etxeetarako eta bost urtez erretirodunen elkarteetarako.

f) Burutu nahi den inbertsioa finantzatzeko plana (funts berekiak, diru-laguntzak, kredituak eta abar).

g) Eskabidearen alde egiteko, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu, foru agindu honetan zehazten diren irizpide eta zehaztasunak kontuan hartuz.

7.-Instrukzioa.

7.1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak instruituko du prozedura. "Instrukzio organoa" aipatzen denean, zerbitzu hori aipatzen dela ulertuko da.

7.2. Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuta, instrukzio organoak aurkeztutako agiriak aztertuko eta kalifikatuko ditu; ondoren, eskatutako agiriak, behar den epean eta moduan aurkeztu direnak, onartu ala ez ebatziko du.

Zuzentzen ahal diren akatsak baldin badaude aurkeztu diren agirietan, 3 egun naturaleko epea emanen da zuzenketak egiteko. Eskatutako agiriak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña).

7.3. Instrukzio organoak egoki deritzon dokumentazio osagarria eskatu eta bidezko diren egiaztapenak egiten ahalko ditu, aurkeztutako dokumentazioaren egiazkotasuna frogatzeko. Izapide horiek bukatzean hasiko da balorazioaldia.

8.-Balorazioa.

8.1. Balorazio Batzorde bat osatuko da, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko hiru teknikarik osatuko dutena. Batzordeak lankidetza eta laguntza teknikoa eskatzen ahalko die departamentuko gainerako unitate administratiboei. Batzordearen txostena lotzailea izanen da.

8.2. Batzordeak honako irizpide hauei jarraituko die eskabideak baloratzeko:

1.-Galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko, 50 puntu bitarte, honakoak kontuan hartuz:

a) Inbertsioaren beharra eta gizartean duen eragina. Antzinatasuna eta 2008rako toki entitateetarako inbertsioen deialdian diru-laguntzarik hartu ez duten inbertsioak lehenetsiko dira (apirilaren 16ko 144/2008 Foru Agindua), 30 puntu bitarte.

b) Proiektuaren koherentzia, kontu tekniko eta ekonomikoetan: gehienez 20 puntu.

2.-Ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko 50 puntu bitarte baloratuko dira. Bizilagun gutxien dituzten herriak eta sakabanatuenak lehenetsiko dira, honakoak kontuan hartuz:

a) Udalerriko bizilagun kopurua: gehienez 20 puntu.

b) Erretirodunen elkarteko bazkide edo erabiltzaile kopurua eta herriko bizilagun kopuruarekiko erlazioa: gehienez 20 puntu.

c) Kontzeptu bererako 2007an edo 2008an Nafarroako Foru Komunitateko edozein deialditan diru-laguntzarik hartu ez izana: gehienez 10 puntu.

Bi modalitateetan, berdinketarik gertatuz gero, a) atalean puntu gehien lortzen dituen entitatearen alde joko da eta, berdinketak badirau, b) puntuan puntu gehien lortzen dituenaren alde joko da.

Diru-laguntza lortzeko, 25 puntuko edo gehiagoko puntuazioa erdietsi beharko dute.

8.3. Oro har, jasotzen den diru-laguntzaren portzentajea inbertsioaren finantzaketaren planaren arabera eskatutako portzentajearen araberakoa izanen da (eginen den inbertsioaren %80 gehienez ere). Diru-laguntza gisa gainerako saldoa badagokio, entitate eskatzaileak eskabidea doitzen ahalko du, jakinarazi eta gehienez ere hiru egun naturaleko epean. Betiere, bermatuko da doituriko programak jatorrizkoaren xede eta ezaugarri berak dituela eta ezin izan da aldatu haren balorazioa.

Halaber, aldaketaren aurrekontua ez da izanen proposaturiko diru-laguntzaren zenbatekoaren eta aurreikusiriko kofinantzaketaren batura baino txikiagoa. Baldintza hori betetzen ez bada, eskabidea ez da onartuko.

9.-Ebazpena.

9.1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio aurkezturiko eskabideen gainean ebaztea. Diru-laguntzarik emanez gero, xedea, zenbatekoa, pagatzeko modua, lorturiko puntuazioa, inbertsioak burutzeko data eta harturiko diru-laguntza frogatzen duten agiriak aurkezteko data agertuko dira.

9.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean horretarako ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu direla ulertuko da.

9.3. Diru-laguntza emateko edo ez emateko, bai eta haren zenbatekoa zehazteko ere, beharrezkoa izanen da aurrekontuetan behar adina diru izatea.

9.4. Eskabideen gaineko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta diru-laguntza jasoko duten eskatzaileak azalduko dira. Eskabide batzuk ezetsiz gero, horiek ere agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Ebazpen horretan datu hauek azalduko dira: deialdia, programa, diru-laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

10.-Diru-laguntzaren kudeaketa.

10.1. Diru-laguntzaren xede den proiektua hirugarren batzuk osorik edo partzialki kontratatuz edo administrazioaren bidez gauzatzen ahalko da.

10.2. Hornitzaileak eragimenez eta ekonomiaz kontratatzen direla bermatzeko, kontratuaren esleipena aurkezterakoan, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aipatzen diren prozedurak burutu direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian. Baldintza hori ez betetzeak laguntza baliogabetzea ekar dezake berarekin.

Betiere, kontratistek soilik onuradunen aurrean erantzun beharko dute, eta administrazioaren aurrean onuradunak izanen du diruz lagundutako helburua betetzearen erantzukizun osoa.

Onuradunek hirugarrenekin kontratatzen duten jardueran errespetatu egin behar dira diru-laguntzari buruzko arautegian ezarritako mugak, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

Dena dela, diru-laguntzaren xedean izaten diren desbiderapenak onuradunaren kontura izanen dira, eta ez da zilegi izanen diru-laguntza igoerarik erreklamatzea.

10.3. Inbertsioak diruz lagundutako proiektuaren arabera eginen dira. Aldaketarik egin nahi bada, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko zaio horren berri, baimena eman dezan.

11.-Diru-laguntza ordaintzea.

11.1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emanen da, laguntza emateko arrazoi izan den jarduera burutu dela egiaztatu ondoren. Horretarako, entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2008ko abenduaren 26a baino lehen:

a) Galdara geletako instalazioak berritzeko inbertsioen kasuan, obren azken ziurtagiria eta haien harrera akta, jabeek, zuzendaritza fakultatiboak eta enpresa esleipen-hartzaileak sinatua.

Administrazioak buruturiko inbertsioak izanez gero, azken ziurtagiriaren ordez, obrak burutu direla adierazten duen agiri bat aurkeztu beharko da.

b) Gainerako kasuetan, fakturak, eginiko inbertsioa edo erosiriko ekipamendua zehazki azalduko dutenak.

c) Gastuen jatorrizko agiriak, zigilatzeko, eta egindako ordainketak; edo toki entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, harturiko diru-laguntzari aplikaturiko gastuak, data eta zenbatekoak jasota.

d) Finantzaketaren frogagiriak (funts berekienak, maileguenak edo beste diru-laguntza edo baliabide batzuenak). Horietan hauek azalduko dira: zenbatekoa, jatorria eta funts horiek diruz lagundutako xedean duten aplikazioa.

e) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eskubidea du beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein agiri eskatzeko, harturiko diru-laguntzaren osagarri den finantzaketa justifikatu ahal izateko.

Inbertsioaren azken kostua diruz lagundutako aurrekontua baino txikiagoa balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa gertatutako merkatzearen arabera murriztuko litzateke.

Inbertsioen kostuan ez dira sartuko finantza gastuak, establezimendukoak edo kudeaketakoak.

11.2. Diru-laguntzak inbertsio burutuen proportzioan pagatuko dira, haiek justifikatu ondoren.

11.3. Ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio beraren edo beste administrazio publiko batzuen diru-laguntzekin, bestelako entitate publiko nahiz pribatuenekin, edo partikularrenekin, baina horretarako, entitate eskatzaileak jakinarazi beharko dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari diru-laguntza jaso duela, jaso bezain laster.

Diru-laguntza guztiak bat eginik inbertsioaren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da emandako diru-laguntza murriztea edo itzularaztea, soberakinaren arabera.

12.-Betebeharrak

12.1. Onuradunak honako hauek bete beharko ditu:

a) Diru-laguntza emateko oinarri den proiektua gauzatzea.

b) Hala egin dela eta diru-laguntza emateko edo erabiltzeko baldintza guztiak betetzen direla justifikatzea.

c) Organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen lan guztiak onartzea, eman edo jaso diren diru-laguntzen gainean.

d) Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea diru-laguntzak ematen dituen organoari.

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate edo erregistro liburuetan laguntza jaso izana erregistratzea, indarra duten arauei jarraikiz horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

g) Diru-laguntza nork eman duen adieraztea, laguntza ematen duen Administrazioaren identifikazioaren bidez.

h) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako eginbeharrak.

13.-Ez-betetzeak.

13.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2007 Foru Legeko 35. artikuluan aipatzen diren kasuetako edozein gertatzen denean, jasotako diru kopuruak, oso-osorik edo haien zati bat, itzuli beharko dira eta diru-laguntza ordaindu zenetik sortutako berandutza interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 18. artikuluan finkatutakoari jarraikiz.

13.2. Onuradunak ia osorik betetzen baldin baditu ezarritako baldintzak, eta frogatzen baldin bada bere jarduera konpromisoak betetzera bideratu duela ezbairik gabe, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpidearen arabera finkatuko da, hau da, gastu justifikatuek aurrekontukoen aldean duten proportzioaren arabera.

13.3. Arestiko atalean aurreikusten dena ezertan galarazi gabe, arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena hartuko da aintzat.

14.-Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra eta deialdiaren aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Toki entitateei zahar etxeetako galdarak aldatzeko eta, bidezkoa bada, galdara gelako instalazioak berritzeko eta ekipamendu informatikorako eta/edo banda zabaleko Interneti lotzeko inbertsioak finantzatzeko 2008rako diru-laguntzen eskabidea

Eskatzailea

Toki entitatea:

IFZ: ............................ Udalerriko bizilagun kopurua

Helbidea:

PK: ............................. Herria:

Telefonoa: ....................................... Sakelakoa:

Helbide elektronikoa:

Legezko ordezkaria

Kargua

Harremanetarako pertsona

Diru-laguntzen xede diren inbertsioak:

f Zahar etxeetako galdarak aldatzeko eta instalazioak berritzeko

Zahar etxea:

Inbertsioaren aurrekontu osoa (BEZa barne): ....................... euro, eskatuaren ................%

f Erretirodunen elkarteetako ekipamendu informatikorako eta banda zabaleko Interneti lotzeko

f Ordenagailua

f Inprimagailua

f Eskanerra

f Wifi ekipamendua

f Banda zabaleko Interneti lotzea (mantentze kuotak izan ezik)

Erretirodunen elkartea:

Bazkide kopurua ....................

Inbertsioaren aurrekontu osoa (BEZa barne): ....................... euro, eskatuaren ................%

Aurkeztutako agiriak

a) Memoria baloratua edo egin beharreko proiektu teknikoa f

b) Aurrekontua edo pro forma fakturak f

c) Udalerriko bizilagun kopuruaren ziurtagiria f

d) Erretirodunen elkarteetako bazkide edo erabiltzaile kopuruaren

ziurtagiria f

e) Ondasun higiezinak erabiliak izateko prest daudela frogatzen

duen agiria f

f) Finantzaketa plana f

g) Beste agiri batzuk f

Inbertsioaren finantzaketa:

ESK. ZEN ONART. ZEN DIRU

EGUNA EGUNA KOPURUA

Bestelako diru-laguntzarik? BAI f EZ f

Funts berekirik? BAI f EZ f

Bestelako finantzaketarik? BAI f EZ f

GUZTIRA

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko aitorpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.

Diruz-lagundutako jardueren azpikontratazioa.

Diruz lagundutako jarduera osoa edo haren zati bat Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluari jarraikiz gauzatzeko konpromisoa onartzen dut.

...................(e)n, 2008ko ...............aren .....(e)an.

(Entitate eskatzailearen legezko arduradunaren sinaduraren

izenburua eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0817467