142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2008ko irailaren 11n egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Zildozko herriguneko 2. eremua birzatitzeko proiektua, Zildozko 2. eremuko konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2008ko urriaren 28an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0816404