142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2008ko urriaren 23an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona haren testua:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, hona Osoko Bilkura honek zer erabaki duen, aho batez eta, beraz, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako U.O. 1 unitateari (2. poligonoko 8. lurzatia) dagokion xehetasun azterlana, Jaime Fernández León eta Joaquín Ariz Tellería teknikariek prestatu eta Izu Beorlegui senideek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau ukituei banan-banan jakinaraztea".

Etxaurin, 2008ko urriaren 28an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0816495