142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Udal katastroko 4. poligonoko 175 eta 186. lurzatiak mugatzeari buruzko espedientea (Iratxeko Monasterioa kalea)

Lizarrako Udalak, 2008ko urriaren 2an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik EIN Navarra, S.L. enpresak prestaturiko memoria, katastroko 4. poligonoko 186. lurzatia, Lizarrako Udalarena baita, mugatu beharra justifikatzen duena, zertarako eta Antonio Roa Irisarriren jabetzakoa den katastroko 175. lurzatiarekin duen muga argitzeko; izan ere ez dago pinudiaren eta kirol pistaren artean dauden lurren gaineko jabetza-titulu garbirik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluaren arabera eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuari jarraikiz; eta aipatu Foru Legearen 8.3 artikuluarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.c.) artikuluarekin bat, honako gai hau Hirigintzako, Ingurumeneko eta Etxebizitzako Informazio Batzorde Iraunkorraren esku utzi ondoren nahitaezko irizpena egin dezan,

Honako hau erabaki da:

1.-Lizarrako udal katastroko 4. poligonoko 186 eta 175. lurzatien mugatze administratiboari buruzko espedientea ofizioz abiaraztea, ondoren Jabetza Erregistroan inmatrikulatzeko.

2.-Erabaki hau jakinaraztea mugakide diren finken jabeei, baita haien gaineko bestelako eskubideen titularrei ere.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Lizarrako Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

4.-Erabaki hau 4. poligonoko 185. lurzatiaren jabetzari jakinaraztea, eta bai hari bai finken gaineko zernahi eskubide dutela adierazten duten orori ohartarazten zaie ezen eragiketa hasi baino hogei egun lehenagora arte aukera izanen dutela beren eskubideen alde zernahi agiri eta frogagiri aurkezteko Udalari, egun horretatik aitzina ez baita beste inolako alegaziorik onartuko.

5.-Honako erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hirurogeita hamargarren egunaren biharamunean eginen dira mugatze-eragiketak. Aipatu iragarkia argitaratu ondoren egun hori zer egun den jakinaraziko zaio zuzenean 4. poligonoko 175. lurzatiaren jabetzari, bere finkako mugetan ager dadin finkatuko den egun eta ordu zehatz horretan.

6.-Lizarrako Jabetzaren Erregistroan erabaki hau jakinaraztea, jabariaren inskripzioen bazterrean oharra idatz dezan, eta Hirigintza eta Ogasun Alorrera eta entitate honen Katastroko Bulegora igortzea, eta gaiari buruzko espedientera biltzea".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lizarran, 2008ko urriaren 30ean.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0817050