142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Xehetasun azterlana Gorraizko Plan Partzialeko U5 unitatean (U5.A. 2.2 eta U5.A. 3 lurzatiak). Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gorraizko Plan Partzialeko U5 unitateko (U5.A. 2.2 eta U5.A. 3 lurzatiak) xehetasun azterlanean Jesús Zamarbide Ducunek sustatu duen aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Eguesen, 2008ko urriaren 24an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0816346