142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Ediktua

125/2008 Ebazpena, urriaren 23koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, Cortesko Udalak 2008ko urriaren 8an emandako erantzunaren espediente osoa Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzen diona; eta hori Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Cortesko Lodosako Ubideko Ureztatzaileen Elkarteko gobernu batzordeak aipatu erantzunaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta. Orobat, erabaki da interesa izan dezaketenei jakinaraztea, eta epea eman zaie ediktu bidez auzitaratu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren errekerimenduaren berri izanik, Lodosako Ubideko Ureztatzaileen Elkarteko gobernu batzordeak Cortesko Udalaren erantzunaren aurka administrazioarekiko 122/2008 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela aditzera emanik eta bidezko denez errekerimenduaren edukia kontuan izatea,

Ebatzi dut:

Lehena.-Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea Cortesko Udalaren 2008ko urriaren 8ko erantzunaren espediente osoaren kopia eginbidetua.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Cortesko Herriko Etxeko ediktuen oholean argitaratzea, interesa izan dezaketenak azal daitezen eta auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren gainean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Auzi honetan, Ana Muñiz Aguirreurreta andrea prokuradore izendatzea; aldiz, abokatu, José Iruretagoyena Aldaz jauna eta María Jesús Labiano Nuin andrea, behar adinako ahalaren jabe.

Laugarrena.-Ebazpen hau espedienteko interesdunei igortzea, María Pilar Belío Martíni eta Pedro José Vicente Pascuali, auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, jakinarazi eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2008ko urriaren 23an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0816347