142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Ediktua

394/2008 Ebazpena, urriaren 27koa, Castejongo Udaleko alkate udalburuak emana, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari ebazpen horren espediente osoa igortzen diona; eta hori Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Fuerzas Eléctricas de Navarra S.A.k alkatetzaren 2008ko uztailaren 23ko ebazpenaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta, hartan 2008ko lehen seihilekoko hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren likidazioa deuseztatu baitzen. Orobat, erabaki da interesdunak izan daitezkeenei jakinaraztea, eta epea eman zaie ediktu bidez auzitaratu gisa agertzeko bidea izan dezaten, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2008ko urriaren 27an.-Alkatea udalburua, Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0816348