142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Bake epailearen kargua hutsik

Udalak, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakiari jarraikiz, herriko bake epaile titular eta ordezkoa hautatu behar ditu, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 103.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta, hori dela eta, honako hau iragarri da:

Herri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko interesa dutenek, BJLO horren 302. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

1. Espainiako hiritartasuna izatea.

2. Adinez nagusia izatea.

3. BJLOk ezarritako ezgaitasun arrazoirik ez izatea.

Arguedasko Udalaren erregistro orokorrean egiten ahalko dituzte eskaerak, izen-deiturak, adina, lanbidea eta helbidea adieraziz, hamabortz egun balioduneko epean adierazi ere, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Udalak, osoko bilkuran bilduta, eginen du hautaketa BJLOren 101.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arguedasen, 2008ko urriaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0816391